Eskualdeko futbol kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 29a, 19:32

AMAIKAK BAT    4
URNIETA KADETEAK    4
GOLAK: Yurramendi, Yeray (3).
    Larunbat goizean Deban jokatutako partidarekin eman dute amaitutzat aurtengo denboraldia. Partida ikusgarria bezain parekatua jokatu zuten bi taldeek. Atsedenaldira binako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian bide berdinetik jarraitu zuen partidak, eta azkenean irabazten eta galtzen joan ondoren berdinketarekin amaitu zuten. Emaitza polita igoera fase honi amaiera emateko. Laster jokalari, guraso eta taldekideek denboraldi bukaerako afari batean elkartuko dira. Zorionak guztiei. Azken sailkapena:
  1.  Arrasate:     44 puntu
  8.  Urnieta:     17 puntu
10.Trintxerpe:     6 puntu

BURUMENDI    5
EUSKALDUNA JUBENILA    1
GOLAK: Igor.
 Denboraldiko azken partida zen, eta jokoan ezer ez zutenez, lasaitasun handiegiarekin jokatu zuten. Etxeko taldeak ireki zuen markagailua baina, segituan berdinketa lortu zuen Euskaldunak. Hala ere, beste bi gol jaso zituen segidan eta atsedenaldira hiru eta batekoarekin joan ziren. Bigarren zatian, etxeko taldeak beste bi gol egin zituen.

HONDARRIBIA    4
EUSKALDUNA ERREGIONALA    0
 Azken jardunaldietan sailkapenean atzetik datozen aurkariek aurrea hartu diote Andoaingo lehen taldeari. Emaitza ikusita, kaskarra da lehen taldeak emandako irudia. Nolanahi ere, urte osoan zehar sailkapeneko erdikaldeari eusteko makina lan egin dute. Azken jardunaldietan lasaiago aritu dira, nahi gabe ere datorren denboraldiari begira.
  1.  Ordizia:     70 puntu
11. Euskalduna:     43 puntu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!