Adinekoak zaintzeko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 29a, 19:27

Udal Gizarte Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du Sendian Programaren barruan, ezinduak zaintzen dituzten familientzat zuzenduta. Hitzaldi bidez gai desberdinak landuko dira: mediku arloa, atentzio psikologikoa, atentzio legala , gizarte baliabideak, e.a. Edozein argibide eta informazio nahi izanez gero udal gizarte zerbitzuetara deitu behar da, 943 008349 telefono zenbakira. Izen emate epea ostiral honetan bukatzen da. Hitzaldiak ekainaren 2tik 6ra izango dira, arratsaldeko 3retatik 5etara, Udal Gizarte Zerbitzuen Bulegoan (Errekalde 1).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!