Miren Quintas, hautetsi kargua uzten duen bigarren zinegotzia urtebeteko epean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 29a, 19:26

Asteazkeneko ohiko osoko bilkuran duela hilabete gutxi izandako egoera errepikatu zen; UDA-ko beste ordezkari batek, Miren Quintasek kargua utzi baitu. Alkate Mikel Izagirrek eman zuen albistearen berri, maiatzaren 28ko plenoa amaitzear zela.

Kasu hauetan burutu beharreko tramitazioa gauzatzen denean hartuko du udal ordezkari berriak Kintasek utzitako eserlekua. Udal hauteskundeetarako UDA-k aurkeztu zuen zerrendan segidan datozen udalbatzako hautagai izan daitezkeenak, Asier Goikoetxea, Ramon Bengoetxea eta Julia Arraiza dira. Legegintzaldiko lehen urtean, UDA-k izan duen bigarren kargu uztea da jada.

MIKAELA-ENEA
Bestalde, Mikaela-Enea kultur gune bihurtzeko kreditu aldaketa bat proposatu zuten. 870.000 euroko diru partida bideratuko da aipatu proiektura. Udal gobernu taldeak aurkeztutako proposamenaren alde bozkatu zuten UDA, EAJ-PNV-ko, EAE-ANV-ko udal ordezkariek. Maribel Vaquerok gogorarazi zuenez, bere barne hartzen dituen zerbitzu guztientzat, “Lekaio txiki geratu da”. Horregatik, baikortzat jo zuen aurrerapausoa, garai bateko eraikina berreskuratu eta etorkizuneko oinezkoen Idiazabal kalean kokatuko baita herriko kultur ekipamendu nagusia. EAE-ANV-ko ordezkari Iñaki Mendizabal ere alde, ekipamendua eta haren kokaguneagatik. Aurka agertu ziren ordea PSE-EE-ko zinegotziak, udal zerbitzuak bateratzearen aldeko apustua egiten baitute. Berriz ere, irizpide eta proiektu gabezia egotzi zioten UDA-ri.

KUTXA
Ordezkaritzaren harira ika-mika zabala izan zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!