Batzarraldiaren amaieran, galde erreguen atalean atxilotuen senideek hitza hartzea eskatu dute. Alkateak, ordea, ez die aukerarik eman "ez diot hitza emango terrorismoa gaitzesten ez duenari". Hori esan aurretik, errugabetasun presuntzioa eta epai judizialak errespetatzen dituela adierazi du Perez Gabarainek. Horrela amaitu da aztergai gutxi zituen batzarraldia. PPko eta PSE-EEko zinegotziek alde egin dutenean atxilotuen senideek eta haiekin zeuden herritarrek alderdi abertzaleen jarrera gogor kritikatu dute. Senideekiko agertu duten laguntza eskasarekin haserre agertu da batzarraldira gerturatu den herritar taldea.
Jarraian, senideek Udaletxean irakurri nahi zuten testua: