Ekainak 10, asteartea: Mahaingurua "Euskal dantzak lehen eta orain", Gurea antzokian, 20:00etan. Sarrera doan.
Hizlariak: Alain Maia (Kukai dantza konpainia, Ereintza dantza taldea), Aritz Salamanca (Goizaldi dantza taldea), Edu Muruamendiaraz (Aukeran dantza konpainia), Jokin Otamendi (Arkaitz eta Argia dantza taldeak) eta Oier Araolaza (Kezka dantza taldea). Moderatzailea: Jaime Otamendi.
Ekainak 12, osteguna: "Baserritar jantziak" hitzaldia, Ramon Garciaren eskutik. Gurea antzokian, 20:00etan. Sarrera doan.
Ekainak 14, larunbata: "Iraganaren geroa" ikuskizun berriaren aurkezpena, Oinkariko gaztetxoenen eta Loatzo musika eskolako musikarien eskutik. Olaederra kiroldegian, 22:30etan. Sarrera, aurrez 5 euro (herriko okindegietan) eta egunean 7 euro.
Ekainaren 9tik 15era: "Baserritar jantzien erakusketa", Gureako erakusgelan 11:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. 25 baserritar jantzi ezberdin eta argazkiak ikusi ahal izango dira. Sarrera doan.