Lore banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 28a, 17:45

Villabonako Udaleko mendi eta ingurumen batzordeak, Atari Bizi lehiaketa jarri du abian: atari eta balkoi dotoreenak saritu nahi dira. Sari banaketa Santio jaietan egingo da. Lehiaketa sustatu asmoz eta herritarren artean balkoi eta atariak atontzeko gogoa pizteko, larunbat honetan, maiatzak 31, Villabonako Berdura Plazan lore banaketa egingo da dohainik, goizeko 11:30etan. Gerturatzen den orori lore-landare bat emango zaio, baita lehiaketari buruzko informazio guztia ere. 800 lore landare banatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!