Bi hilabetero, azken asteazkenez izaten den ohiko udalbatza saioa gaur izango da, 19:00etik aurrera. Kutxan izan beharreko ordezkaritzari buruz jardungo dute udal ordezkariek. Udalerriak Kutxan izan beharreko kontseilaria eta ordezkoa izendatzea mahai gainean izango duten gaietako bat izango da. Horri lotuta, apirilaren 7an hartu zuten beste erabaki bat deuseztatu beharko dute lehenago.
Bestalde, herriko jai eguna zein izan proposatuko da gaurko udalbatza saioan. Kreditu aldaketa bat ere hizpide izango dute udal ordezkariek.