Konpartsako danborrada eta pertsonaietarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 27a, 11:34

Inude eta Antzainen konpartsak prestaketa lanekin aurrera jarraitzen du. Dantzariei dagokionez, 150 dantzari biltzen da astelehenetan dantzak entseatzeko. Oraingoan, ordea, danbor-joleen eta pertsonaien ordua da. Modu horretan konpartsan parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera.

Oinkari dantza taldeko kideek jakinarazi dutenez, danborradan 1993 urtean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte. Pertsonaietarako ez dago adin mugarik.

Hona izena emateko aukerak:
-Txermingo ikastolako ganbaran, astelehen, astearte eta ostiraletan (20:00etatik 21:30etara).
-E-mail bidez: harremanak@oinkari.net
-Telefonoz: 660 139 380
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!