Galardi ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 26a, 17:41

Ekainaren 2 eta 3an, 10:00etatik 11:30etara eta 15:00etatik 16:00etara izango dira. Aipatu ordutegian etortzerik ez duenak, Galardi Haur Eskolako Arantxarekin harremanetan jarri beharko da 943 300 655 telefonoan. Aldi berean, gogorarazten da 2008/2009 ikasturtean, irailetik abendura bitartean hasi nahi dutenentzat matrikulatzeko epea ekainaren 6ra bitarte izango dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!