Andoaingo AHT gelditu elkarlanean ekimenaren salaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 26a, 14:17

"Gaur iritsi da Gelditour Andoainera, AHTaren inguruko informazioa zabaltzeko asmoz, Goikoplazan erakusketa bat egiteko baimena eskaturik zegoen duela bi aste, denbora horretan aurkakorik ez du azaldu Udalak, baimena ematen zutela ulertuz. Aitzitik eguna iritsi denean udaltzainek ez diote kamioiari sartzen utzi, udaletxearen jarrera oso larria da, gaurko eguna boikoteatzeko autu larria egin du. Ez da berria AHT-ren mugimenduaren inguruan Andoaingo udaletik eman diren debeku eta trabak". Ekimeneko sustatzaileentzat 12,30tan Goikoplazan deituriko kontzentrazioak indar berezia hartzen du eta debeku, traba eta oztopo guztien gainetik lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!