Joxean Barandiaran Ezamak lehen gaua igaro du espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 26a, 12:05

Inkomunikazio egoeran eta ofiziozko abokatuarekin Ismael Moreno epaileak Auzitegi Nazionalean deklarazioa hartu zion Andoaingo ezker abertzaleko udal hautetsi ohiari. Fiskaltzak baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatu du eta, eskaerari jaramon eginez, epaileak Soto del Real espetxera bidali zuen andoaindarra ETArekin kolaboratu duelakoan. Epaitegiaren kanpoaldean Andoaindik joandako herritar taldea izan da alkateari atxekimendua helarazi asmoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!