Ezohiko osoko bilkura asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 23a, 16:06

Maiatzaren 28an, asteazkenean, ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Aurreko bilkuraren akta onartzeko proposamenaz gain, Remi Aiestaran zinegotziak aurkeztutako mozioa: Euskal Herrian demokrazia zero!!!, Villabonako Amnistiaren aldeko Mugimenduak aurkeztutako mozioa, Villabonako Udal etxebizitza tasatua arautzeko Udal ordenantza behin betiko onartzea eta Eguzki panel fotovoltaikoak ipintziko Udal instalazioak erabiltzeko lagatze hitzarmena onartzeko proposamena aztertuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!