Benjamin jaia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 20:03

Larunbatean ospatuko da Benjamin Kirol Jaiaren edizio berri bat. Urteroko legez, egun osoko jaia izango dute kirol jai honetan parte hartuko duen 9 eta 10 urteko ume mordoak.

Aurtengo partaidetza 16 taldekoa izango da. Herriko hainbat talderekin batera, hemen izango dira Tolosa, Pasaia eta Herreratik etorritako bina talde. Batez ere futbolean eta eskubaloian jolastuz pasako dute eguna, baina konpetizio zentzua alde batera utzita, maiatzaren 24ko jaia elkar ezagutu eta adiskide berriak egiteko baliatzea da antolatzaileek nahi dutena.
Jaian esku hartzeko ez da beharrezkoa talde horietako kide izatea, txapelketez gain hainbat joko eta jolas praktikatzeko aukera ugari izango baitu egunean zehar kiroldegira hurbiltzen den edonork. Besteak beste puzgarriak bertan izango dira goizean 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara. Antolatzaileek eskertu nahi dituzte herriko enpresa eta komertzioak, haien laguntza ezinbestekoa baita jai hau aurrera eramateko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!