2.eskuko azoka, ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 19:59

Andoaingo bigarren eskuko gauzen azoka datorren ekainaren hogeita zortzian burutuko da eta salerosketan parte hartu nahi duenak ekainaren hamairua baino lehen izena eman beharko du. Jostailuak, diskoak, liburuak, arropa, elektrotresnak, altzariak, bizikletak edo erabiltzen ez diren hainbat gauza jar daitezke salgai. Udal ordezkariek parte hartzeko deialdi berezia egiten dute, “zuk erabiltzen ez dituzun gauza horiek guztiak oso baliagarriak izan daitezke, ingurumenarei mesede egiten baitiozu eta, gainera, gauzak saltzea lortzen baduzu, diru pixka bat irabazteko aukera izango baituzu”. Bi telefono zenbakietara deitu behar da datorren ekainaren  hogeita zortziko azokan parte hartzeko: 943 591 298 eta 618 244 630.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!