Gaztelekua, Udako irteerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 19:58

Aurtengoan ere ez dute hutsik egingo Gaztelekuak antolatutako ikasturte bukaerako irteerek. Adin tartearen araberako bi bidaia prestatu dituzte. 1992-94 urte artean jaiotako urnietarrek Lizarrako kanpinera joateko aukera izango dute. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra luzatuko da bidaia. Aldiz, bost egunekoa izango da 1994-96 urte artean jaiotako gazteentzat antolatu duten beste bidaia; kasu honetan, Aritzaleku kanpinera. Uztailaren 7tik 11era hain zuzen. Izena ematea zabalik dago jada, ekainaren 13ra arte Gaztelekuan bertan. Astelehenetik ostiralera: 17:00-19:30 artean eta ostiraletan 17:00-20:00 artean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!