Euskalduna Andoain, asteburuko partiden kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 19:56

URNIETA INFANTILAK    2
EUSKALDUNA INFANTILAK    0
GIPUZKOAKO KOPA. FINALAREN KRONIKA.
 Gorka Otaegi eta Xabier Artanok zuzenduriko taldeak infantil mailako Gipuzkoako koparen finala jokatu du asteburu honetan Hernaniko Zubipe zelaiean Urnieta K.E.ren aurka. Gogotsu irten zen zelaira Andoaingo taldea eta partidako lehen ordu erdian jokoaren kontrola eta gol aukerak bereak izan ziren. Partidako hamabostgarren minutuan arbitroak gol bat baliogaberik utzi zuen. Asedenaldirako bost minutu falta zirela Urnietako taldeak markagailuan aurretik jartzea lortu zuen falta jaurtiketa baten ostean.
Bigarren zatian talde urdina saiatu zen markagailua berdintzen, baina jokaldi batean talde urnietarrak bigarren gola sartzea lortu zuen eta markagailu honekin bukatu zen partida.
Azpimarratu behar da bi taldeko jokalari nahiz zaletuak izandako kiroltasuna bai partidan zehar eta baita partida osteko ospakizunetan. Bi taldeko jokalari guztiek elkarrekin argazkia atera zuten.
Zorionak bi taldeei!

EUSKALDUNA JUBENILAK    2
SANTO TOMAS LIZEOA    3
Gola: Chorro, Chouza.
 Ondo hasi zuen norgehiagoka Euskaldunak Imanol Chorroren gol bati esker eta atsedenaldira markagailuan bat eta hutseko errentarekin joan ziren. Bigarren zatian ordea, Lizeok bi gol segidan egin zizkion, emaitzari buelta emanez. Segituan erreakzionatu zuten andoaindarrek eta atera berria zen Chouzak berdinketaren gola egin zuen. Partida amaitzear zela, donostiarrek garaipenaren gola egin zuten.

EUSKALDUNA ERREGIONALA    0
BERIO    1
 Denboraldia agurtzeko partidan ezin zuen gauza handirik erakutsi eta hilabete hauetan guztietan bezalaxe sailkapenaren erdialdean amaituko du.
    Sailkapenean 9. postuan dago
    Jardunaldi bakarra falta da

URRETXU GOIERRI    1
EUSKALDUNA A.F.SENIORRA    6
Golak: Iker "Grandi" Matute (2), Maikel "Pate" Fernandez (1), Iker "Krusaito" Ramirez (1), Iñaki "Txikito" Elola (1) eta Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta (1)
 Ez zegoen ezer jokoan, beraz tentsio gabeko partida.  Lehen zatian goierritarrak andoaindarren jokoa ezagutzen zutela erakutsi zuten eta markaaluan aurretik jarri ziren. Andoaindarrak ordea pixkanaka partidan sartzen joan ziren eta bi jokaldi ederretan bi gol sartzea lortu zuten, honela atsedenaldira 1-2koarekin ailegatuz.
Bigarren zatian andoaindarrak jaun eta jabe izan ziren kantxan eta gol bat bestearen atzetik sartu zituzten. Azken markagailua 1-6koa izanik.
Denboraldia amaitu da eta lan bikaina egin dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!