Leizaran eskubaloi taldearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 19:55

LEIZARAN ERNIO
LEIZARAN 15–12 ZARAUTZ
EIBAR 14–14 LEIZARAN
ZARAUTZ 15–17 EIBAR
SENIOR MUTILAK. Hauek izan ziren Ordizian jokatutako Gipuzkoako Kopako finaleko emaitzak. Horrela, Liga txapelketa irabazi eta bi hilabete beranduago Leizaran Ernio Inmobiliaria Kopako txapeldun izendatu zen. Denboraldi honetan taldeak partida bakarra galdu du eta jokatutako bi txapelketak irabaziz, denboraldi ahaztezin bati amaiera eman zioten Kopa eskuratuz.

ALOÑA MENDI    33
LEIZARAN    22
SENIOR NESKAK. Indartsu egon ziren lehen minutuetatik bai erasoan baita defentsan ere. Hala ere Oñatiko neskek partidu hasieratik 3 goleko diferentzi txikia Portu eta horri eusten saiatu ziren. Bigarren zatian ere, nahiz eta partidua nahiko nahastua zegoen, Andoaindarrek ezin izan zuten diferentzia murriztu eta azkenean 7 goleko diferentziagatik 2 puntu galdu zituzten gure neskek. aipagarria da, Oñatiko taldea andoaindarrek jokatzen duten maila baino gorago daudela ligan.

L.PEGAMO    40
ELGOIBAR    30
JUBENIL NESKAK.  Hasieratik gogor ekin zieten etxekoek eta joko txukuna egin zuten lehen zatian; horrela, 21-14 zen emaitza atsedenaldian. Bigarren zatian, ordea, elgoibartarrek defentsa aldatu zuten eta arazoak sortu zitzaizkien etxekoei. Halere, bukaerako joko azkarrari esker hamar goleko aldearekin amaitu zuten partida andoaindarrek.

LEIZARAN    38
URNIETA    17
KADETE MUTILAK. Ostegunean jokatutako partidan andoaindarrak izan ziren jaun eta jabe. Hasieran kosta egin zitzaien partidan sartzea baina behin erritmoa hartuta Urnietakoak ezin izan zieten eutsi, atsedenaldira 18-9 iritsi zirelarik. Bigarren zatia ere gogotsu hasi zuten etxekoek eta erritmo biziarekin garaipen erraz bat lortu zuten.

IRUNGO GAZTIAK    24
LEIZARAN    25
KADETE MUTILAK. Intentsitate handiko partida izan zen larunbatean Irun eta Leizarango taldeak elkartu zituena. Bi taldeen parekotasuna nabaria zen eta atsedenaldira 10 goletako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian gol gehiago izan ziren eta aurreko parekotasunak jarraitu zuen. Minutu baten faltan gol batengatik galtzen baziren ere, azken segundoan sartutako gol bati esker  irabazi zuten andoaindarrek.

ETXEBERRIETA BERRI     28
JAUJA     12
KADETE NESKAK. Oso partida ona jolastu zuten etxekoek. Lehenengo zatian defentsa eta eraso oso onak egin zituzten, atsedenaldira 16-2 iritsi zirelarik. Bigarren zatian intentsitatea jaitsi eta 28-12 bukatu zen partida.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!