Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 22a, 19:54

K.URBISTONDO-ARRIOLA    30
GUTIERREZ-LUKAS    29
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Partidan zehar tanto kopuru aldetik aurkarien atzetik joan arren, tarte txikiz bada ere, Urbistondok eta Arriolak irabazi zuten partida. Sailkapeneko lehen postuetan izanda, txapelketako hasiera fasea hastean ohorezko postuetan egoteko aukera handiak dituzte.

ARANTXA GOENAGA-PIEROLA    30 REDONDO-LUJANBIO    20
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK.
Tarte handiz irabazi arren, norgehiagoka oso orekatua izan zen, ikusgarria une askotan. Urbistondo eta Arriolaren egoera berean dira Goenaga eta Pierola. Ekaineko bigarren hamabostaldian hasiko den txapelketari begira, ohorezko postuetan egoteko aukera handiak dituzte.

USURBIL1 5-0 URNIETA
ARATZ URDANGARIN-LANDER VICENTE-INHAR OIARTZABAL. BENJAMINAK. USURBILGO TXAPELKETA. Urnietakoak baino urtebete zaharragoak zirenen aurka ez zuten ezer egiterik izan. Hala ere, taldeko kideek gehiago egitea espero zuten.

USURBIL2 11-18 URNIETA
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. ALEBINAK.Jarraian eskuratzen duten bigarren garaipena. Hasierako ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarra falta den honetan, final erdietarako sailkatu dira.

URNIETA 18-9 LASARTE
U.GARIN-A.LIZASO. INFANTILAK.Imaz eta Ezenarroren egoera berean dira Garin eta Lizaso ere. Lasai ederrean irabazi zieten aurkariei eta fasea amaitzeko norgehiagoka bat jokatzea falta zaienean, final erdietarako sailkatuta daude.

ASTEBURURAKO PARTIDAK
Eskuz banaka, Jubenilak
Euskal Jolas Torneoa, 4 1/2
Itziar. Ost,23. 19:00
Gomazko paleta, Seniorrak
Trinketako, Gipuzkoako Txapelketa
Arantxa Goenaga-Pierola
Gutierrez-Lukas //
Arriola-Karmele Urbistondo
M.Zabala-Bañales
Donostia (Gaska). Ost,23. 20:00
Eskuz binaka, Alebinak
Errendimendu Txapelketa, 1/8
Goierri 1-Urnieta
Igeldo. Lar,24. 16:00
Eskuz binaka, Infantilak
Udaberri Txapelketa
Oiarpe 4-Urnieta 4
Itziar. Lar,24. 16:00
Eskuz binaka, Infantilak
Errendimendu Txapelketa, 1/8
Urnieta 1-Azkoitiko 2 / Urnieta 5-Eibar
Urnieta. Lar,24. 16:00

HERRI ARTEKO PALA TXAPELKETA
Urnietak ordezkaritza izango du pala txapelketan. Herri arteko txapelketako final laurdenak etxean jokatuko dituzte Zumaiaren aurka. Larunbat honetan, maiatzak 24, 11:30etik aurrera, Borja Fernandezek eta Unai Aroztegik larruzko palan jokatuko dute. Jarraian, pala motzean Xabier Amantegik eta Antton Jauregik parte hartuko dute.
UKE Pilota sailetik norgehiagoka horiek ikustera deitzen zaie herritarrei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!