Behar-Zana elkartearen 62. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 21a, 18:23

Beha-Zana elkarteak 62 urte beteko ditu aurten eta urtero bezala, bazkideek urteurrena ospatuko dute. Astebururako egitaraua prest dute:

Maiatzak 31, larunbata
11:00tan, Pilota partiden finalak plaza librean, alebin eta benjamin mailan.
17:00etan, Joko Garbiko bi partida, Behar-Zana eta kanpoko taldea.
18:00etan, Erraldoiak eta Buruhandiak, Loatzo musika eskolako ikasleek alaituta.
19:00etan, Hildako elkartekideen arteko meza parrokian.
20:00etan, Bazkideen afaria elkartean.
23:00etan, Behar Zana elkartetik irten eta herrian zehar danborrada, Incansables txarangarekin.
Ondoren, 02:30ak arte, elkartean dantzaldia eta jai-giroa Incansables txarangarekin.

*Afarirako izena emateko aukera zabalik da dagoeneko elkartean bertan.
*Bazkideak danborradan parte hartzera animatzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Izena maiatzaren 25a arte eman daiteke elkarteko zerrendatan.
*Maiatzaren 29an danborradako entsegua egingo da 19:30etan.

Ekainak 1, igandea
09:00etan, Txistularien diana.
11:00tan, Errebote partidak: Behar-Zana eta Oiartzungo taldeak parez pare.
14:30etan, Elkartean gonbidatuentzat bazkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!