Basteroko behe solairua urez bete da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 21a, 13:03

Ur hodi baten hausturak Bastero kulturguneari eragin dio. Behe solairuak izan dira eragin handiena jasan dutenak. Ekitaldi aretoan pilatu dira ur litro gehienak, eta zenbait biltokietan ere kalteak izan dira. Goizean ur hornidura moztu dute Andoaingo haninbat kaletan matxura konpondu arte. Eguerdi aldera berrezarri dute ur zerbitzua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!