Bart gauean Bordele inguruan sarekada egin zuen Frantziako Gendarmeriak eta iturri hauen arabera Ainhoa Ozaeta andoaindarra dago atxilotuen artean. Besteak beste, denboraldi batez Andoainen bizi izandako Jon Salaberria parlamentari ohia ere atxilotuen artean aurkitzen da. 1999-2003 udal agintaldian Andoainen zinegotzi izan zen Ozaeta.