San Isidro egun polita Zizurkil Goian

Meza, herri kirol saioa, bazkaria, trikitixa eta bertsoak izan ziren gozagarri maiatzaren 15ean Zizurkil Goian. Eguerdiko aizkora eta harri jasotze saioek ikusle asko bildu zuten eta amaitu ondoren, Plaza Etxeberri jatetxean bazkaltzeko aukera izan zuten baserritarrek, euren egun handia ospatze aldera. Irudian, Larretxea eta Otaegik egindako saioaren une bat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!