Villabonako Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrentzat. Ikastaroen matrikularen %75-a ordainduko du Udalak. Diru-laguntza eskaerak ikastaroa bukatutakoan egin behar dira. Informazio gehiago, Villabonako Euskara Zerbitzuan (943 693501).