Jokin Muñozen "Antzararen bidea" Beterriko Liburu 2007

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 17a, 16:29

111 Akademia literatur ekimeneko partaideek Jokin Muñoz idazlearen "Antzararen bidea" saritu dute eguerdian Bastero kulturgunean egin den ekitaldian. Idazlea bera izan da ekitaldian. Sartagudan zabaldu duten Memoriaren parkea gogora ekartzearekin batera, esker oneko hitzak izan ditu akademiakideentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!