"Apirilaren 16 eta 17an Villabonako eta Andoaingo AEK euskaltegiko ikasleak Sorabillako Goikoetxeberri baserrian izan ginen. Bertako nagusi diren Sabino Alkortak eta Pili Zeberiok beren baserriko ateak irekitzeaz gain, bertan egiten duten lanen berri eman ziguten. Lehenik eta behin, baserriko ukuilua ikusi genuen eta horrekin batera baita bertan zituzten behiak eta txekorrak ere. Ondoren, hauei ematen dieten pentsua ikusteko eta ukitzeko aukera ere izan genuen eta pentsua zein osagaiekin egiten zuten ere azaldu ziguten. Apirilaren 17an iluntzean joan ginenez, behiak nola jaizten dituzten ere ikusi ahal izan genuen eta baita esnea tankean nola biltzen dute ere. Bestalde, baserriko lana asko arintzen duten hainbat tresna ere erakusteaz gain bakoitzak zertarako balio duen azaldu ziguten: traktorea, segadora, goldea….
Goiz eta arratsalde paregabea pasatzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko Sorabillako Goikoetxeberriko sendiari!"
AEK