MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZA ARRISKUAN
"Andoaingo musika eskolako zuzendaritzak, eskutitz baten bitartez, zera jakinarazi digu:
Etorkizunean abesbatzako taldearen jarduera irakasgai edo "asignatura" gisa emango dela, horrek suposatzen duen guztiarekin (matrikula, ordainketa, etab), eta, ados ez dagoenari taldea utz dezakeela adierazi, noski, horretarako epe motz bat jarriz.
Hori dela eta, gurasoak bildu ondoren bilera bat eskatzea erabaki dugu, ez baikaude ados eraman duten prozedurarekin.
Erabakia artzeko epea laburregia denez, denak batera baja ematea erabaki dugu BILERA hori egin artean.
Abesbatzaren etorkizuna arriskuan jar ez dezagun, bileraren deiaren zain geratzen gara".
MUSIKA ESKOLAKO ABESBATZAKO GURASOAK