Baserritarrek San Ixidro eguna ospatzen dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 15a, 15:24

Meza, hamaiketakoa eta bazkaria. Baserritarrak modu horretan ari dira ospatzen gaurko eguna, San Ixidro eguna. Bertsolariek lagunduta gainera, giro paregabean igaroko dute haientzat urtero huts egin ezina den hitzordua.

Maiatzak 15 ditu gaur, San Ixidro eguna. Herri askotan oraindik bizirik dirau ospatzeko tradizioak, astetartea izanda ere. Urtero bezala, aurten ere herriko baserritarrek ez dute hutsik egin. Sanmiel parrokiko mezatan izan dira lehenbizi. Handik irteterako, Lekaio kultur etxean prestatua zuten hamaiketako goxoa. Baita bertsotarako prest ziren bertsolariak ere. Handik Zaldundegin antolatu duten bazkarira joango dira. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!