Giro ederra, San Ixidro eguneko ospakizunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 15a, 15:24

Meza, hamaiketakoa eta bazkaria. Baserritarrak modu horretan ospatu dute gaur San Ixidro eguna. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek lagunduta gainera, giro paregabean igaroko dute haientzat urtero huts egin ezina den hitzordua.

Maiatzak 15 ditu gaur, San Ixidro eguna. Herri askotan oraindik bizirik dirau ospatzeko tradizioak, astetartea izanda ere. Urtero bezala, aurten ere herriko baserritarrek ez dute hutsik egin. Eguneroko zereginak albo batera utzi eta Sanmiel parrokiko mezatan izan dira lehenbizi. Handik irteterako, Lekaio kultur etxean prestatua zuten hamaiketako goxoa. Baita bertsotarako prest ziren bertsolariak ere. Handik Zaldundegin antolatu duten bazkarira joan dira. Bapo jateaz gain, urteroko ospakizun hau baserritarrentzat elkarrekin egoteko bilgunean ere bihurtu ohi da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!