Baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 15a, 11:23

Urteroko ohiturari jarraituz, gaur  baserritarrek lanak ahal den neurrian behintzat, alde batera utzi, eta festan murgilduko dira. Goizeko 11:00 meza izango dute, azken urtean zehar hildako baserritarren alde. Ondoren, 12:00etan hamaiketakoa bertsolariekin, Lekaio kultur etxean. 14:00etan lagunarteko bazkari batean elkartuko dira Zaldundegin. Hemen ere bertsolariak tarteko izango dituzte.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!