Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 14a, 22:16

URNIETA 16–9 GAZTELEKU2
JON ANDER IGUARAN-MIKEL IMAZ. ALEBINAK. Final zortzirenetan izango dira. Hilaren 24an, Ataungo H taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Oso gogorra izango den kanporaketako lekua eta aurkariak nortzuk izango diren ez dute jakinarazi oraindik.

OIARPE5 5–18 URNIETA1
J.LOITEGI-J.PAGOLA. INFANTILAK. Jarraian eskuratzen duten seigarren norgehiagoka lortu zuten Loiolan. Talde buru gisa sailkatu dira final zortzirenetarako. Itziarko D taldeko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko dute. Urnietarren aurkariak izateko hautagaiak honakoak dira; Azkoitia, Usurbil eta Hernani1.

ALDE ZAHARRA1 18–3 URNIETA4
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK. Beti bezala borrokatu zuten Ruizek eta Odriozolak. Atzelari indartsuago batekin egin zuten topo ordea, norgehiagokan.

URNIETA5 18–3 EUSKAL GIROA
U.GARIN-A.LIZASO. INFANTILAK. Beste garaipen bat etxekoentzat. Final zortzirenetarako sailkatu dira. Ziurrenik, sailkatzeko aukera handia duten Eibarko pilotarien aurka jokatu beharko dute.

URNIETA 2–1 AÑORGA
IMANOL ANSA-JOSU ARRUARTE. INFANTILAK. Añorgakoek neurketara ez zirela joango jakinarazi zutenez, Ansak eta Arruartek atseden hartu zuten. Udaberri Txapelketako eskualde mailako kanporaketetarako prestatuko dira orain.

URNIETA 22–7 ALDE ZAHARRA
MIKEL GARAIALDE. SENIORRAK.
Garaipen garbia Garaialderentzat. Sakeek eta pilotakadek abantaila handia eman zioten urnietarrari. Lau eta erdiko banakako txapelketan, bigarren fasera igarotzeko aukera asko ditu.

URNIETA 4–1 OIARPE
ARATZ URDANGARIN-INHAR OIARTZABAL-LANDER VICENTE. BENJAMINAK. USURBILGO TXAPELKETA. Oiartzuarrek erakutsitako esperientzia handiagoaren aurrean galdu zuten urnietarrek. Hobetzen joango dira.

URNIETA 18–11 ASTIGARRAGA
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. ALEBINAK. USURBILGO TXAPELKETA. Infantil mailakoekin entrenatzeko baldintzak bete arren, ondo prestatzeko lan asko egin beharko dute.

URNIETA 18–14 USURBIL1
U.GARIN-A. LIZASO. INFANTILAK. USURBILGO TXAPELKETA. Azken emaitzak erakutsi bezala, usurbildarrei tarte txikiz irabazi arren, alde handiz nagusitu ziren norgehiagoka amaitzear izan arte.
URNIETA 22–6 LAZKAO
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. USURBILGO TXAPELKETA.
Erosotasunez nagusitu ziren. Uste baino errazago jokatu zuten neurketa. Final zortzirenetarako sailkatu dira.

URNIETA 14–22 LAZKAO
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. KADETEAK. JOLAS-ETXEA TXAPELKETA. Aurkariek tanto asko sakez eskuratu zituzten. Halako egoerak saihesteko hasierako jokaldia hobetu beharko dute urnietarrek.

K.URBISTONDO-ARRIOLA 30
REDONDO-LUJANBIO 25
SENIORRAK. Trinketako Gipuzkoako Txapelketari lotutako bigarren jardunaldian, gomazko paletan, Urbistondo eta Arriola nagusitu ziren. Orekatua eta gogorra izan zen norgehiagoka. Garaipena eskutan, amaiera fasean egoteko aukera gertuago dute.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz banaka, Seniorrak
Mikel Garaialde-Aramendi
Loiola. Lar., 17. 18:30
Gomazko paleta, Seniorrak
Arriola-Karmele Urbistondo /
Gutierrez-Lukas.
Donostia. Ost,16. 20:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!