Santio jaietako pala, esku eta frontenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 14a, 18:51

Beha-Zana kirol elkarteak antolatuta, dagoeneko zabalik da Villabonako Santio jaietarako pala, esku eta frontenis txapelketarako izen-ematea. Amasa-Villabonako herritarrez gain, Aduna, Zizurkil, Asteasu, Alkiza, Anoeta eta Irurako herritarrentzat ere irekia da txapelketa.

Behar-Zana pilota elkarteko kide Iñaki Lizasok jakinarazi duenez, "16 urtetik gorako neska zein mutilek parte hartu ahal izango dute hiru txapelketetan".
Hainbat azalpen eman du Lizasok, "pala gomaz binaka jokatuko da. Frontenisa, berriz, banaka eta Olaederra kiroldegiko pilotalekuan. Eskuz federatugabeek binaka eta Olaederrako pilotalekuan jokatuko dute".

Izen-ematea: Behar-Zana elkartean

Azken eguna: Ekainak 6, ostirala. Zozketa egun horretan, iluntzeko 20:00etan egingo da.

Antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!