Infantil mailako Gipuzkoako koparen finala gaur eguerdian jokatu da Hernaniko Zubipe futbol zelaian. Emozioz betetako partidaren emaitza honakoa izan da: Urnieta 2 - Euskalduna 0. Ibai Guzman eta Ander Goikoetxea izan dira goleatzaileak. Lagun arteko giro ederrean Andoain eta Urnietako jende ugari hurbildu da Hernanira. Azkenean kopa bakarra izaten da eta oraingoan Urnietara joan da, Zorionak bi taldeei!