Behin betiko markagailua alde jartzeko eta hurrengo kanporaketara sailkatzeko lana gogotik egin beharko dute. Eta zaletuena, nola ez, ezinbesteko laguntza izango da. Taldeko arduradunek dei berezia egin dute Arrate frontoira gerturatzeko. Hitzordua, ostiral honetan Arrate frontoian 20:30etik aurrera.
KRONIKAK
Elgoibar 3 / A.Irastorza–J.Ulanga 22
Kadeteak: Partida osoan zehar nagusi izan ziren andoaindarrak eta markagailua horren erakusgarri da.
Frontoia txikia izan arren, Pasako marra 6. koadroan zegoen, Axierrek sakearekin min handia egin zuen eta Julenek zegokion lana ondo baina hobeto bete zuen. Hasiera ona izan zuen lehiak, beraz.
Elgoibar 22 / Mikel Jauregi - Aitor Ulanga 21
Jubenilak: Partida luzea eta oso gogorra izan zen. Lehen aipatu moduan, frontoia ohikoa baina laburragoa zen eta horrek ez zien mesederik egin andoaindarrei. Hala ere eskuan izan zuten partida azken unerarte baina zoritxarrez azken tantoa Elgoibarko bikotearentzat izan zen.
Elgoibar 22 / J.Eskudero - J.Mari Sagaseta 6
Nagusiak: Elgoibatarrek oso bikotea sendoa osatzen dute, eta horri beraien frontoian jokatzen zutela eta Sagasetak 3. tantoan eskuan min hartu zuela gehituz gero, andoaindarrek ezin izan zuten ezer egin.
Elgoibarrek bi partida irabazi zituen arren Andoaingo taldeak tantoetan 2 tantoko abantaila du.
ANDOAIN SAILKATZEN DA:
1- Hiru partidak irabaziz gero.
2- Bi partida irabazi eta Elgoibarrek baino tanto bat gutxio, tanto kopuru berdina edo tanto kopuru handiagoa pilatuta.