Gaur goizaldean bi lehergailuk eztanda egin dute Urnietako sahietsbideko obretan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 12a, 22:28

Gaur goizeko ordubietan lehenengoak eta ordubiterdietan bigarrenak Urnietako sahietsbideko lanetan ari diren bi hondeamakina aparkatuta zeuden tokian bi bonbak eztanda egin dute. Bi hondeamakina hauek Amenabar enpresakoak dira eta Gurutzeta (Moko) baserriaren atzealdean zeuden aparkatuta leherketa gertatu den momentuan . Kalteak ez dira izan handiak. Ertzantzak amonalaren arrastoak aurkitu ditu leherketaren lekuan, eta goizean ETAren izenean egindako dei bat jaso dute Bizkaiako DYAn. Bertan talde armatuak bere gain hartu du ekintza hau. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!