Urnietako futbol albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 9a, 19:50

Nesken eta jubenilen taldeek denboraldia bukatu dute. Erregional mailakoek asteburu honetan bukatuko dute, mailari eusteko helburua lortu ondoren. Kadeteek ezer ez dute jokoan, baina infantilek irabazi beharrean dira Gipuzkoako koparen finala jokatu nahi baldin badute.

DUNBOA EGUZKI    0
URNIETA    4
    Garaipen garrantzitsua Urnietako infantilek larunbata goizean Irunen lortutakoa. Kosta egin zaie harri txintxarrezko zelaira egokitzea eta atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin joan dira. Bigarren zatian lehenengoa lortzearekin bata bestearen atzetik egin dituzte lau golak. Fase hau amaitzeko partida baten faltan, bigarren postuan daude. Larunbatean irabazten badute, lehen tokian jarriko lirateke eta ondorioz Gipuzkoako kopako finala jokatu, jadanik sailkatuta den Euskalduna taldearen aurka. Animo mutilak!

EKINTZA    4
URNIETA KADETEAK    3
Golak: Urru (2), Miguel.
    Donostiako Berion, ostegun goizera aurreratutako partidatik esku-hutsik etorri ziren Urnietako kadeteak. Ustez arerio errazaren aurkako partidan, ondo jokatuz hasi ziren Pabloren mutilak eta atsedenaldirako bi goleko abantaila hartua zuten. Bigarren zatian indartsu atera zen etxeko taldea, eta jokoan gorritxoak nagusitzen baziren ere, Ekintzakoek, kontraerasora jokatuz, lau gol egin zituzten bata bestearen atzetik. Azken minutuetan aldea beste gol batez murriztuagatik punturik gabe etxeratu ziren oraingoan ere.

URNIETA JUBENILAK    7
AMAROZ    1
Golak: Dani (4), Iban Bruna (2), Mikel Gonzalez.
    Denboraldiko azken partidan irudi ona eskaini zioten astero-astero beraiekin egon den afizioari.
Lehen zatian Dani eta Iban izan ziren arriskutsuenak, eta denborak aurrera egin ahala golak lortzen hasi ziren, eta baita aukera garbiak sortzen ere. Zegoen beroagatik jokoa moteldu egin zuten urnietarrek, eta Amarozekoek lehen eta azkena lortu zuten. Handik aurrera hobetu eta defentsa ondo zegoenez segurtasun hori beste adiskideei pasa zieten, eta bigarren zatian bi aurrelari gazteek gol bikainak lortu zituzten. Afizioari eskerrak eta animo, hurrengo urtean behar zaitugu eta!!

BEHOBIA    3
URNIETA ERREGIONALA    0
    Denboraldi honetako lanak zuzen egin eta gero, Urnietak, beroa eta Behobiaren hiru gol jasan behar izan zituen Irunen jokatutako partidan. Norgehiagoka eskasa jokatu zuten jokalari gorritxoek eta beti etxekoen menpean egon ziren. Arerioak lehen zatian aurreratu ziren markagailuan. Gainontzeko bi golak bigarren zatian iritsi ziren, urnietarren inolako erreakziorik gabe. Sailkapena:
  1. Mundarro    63 puntu
13. Urnieta    30 puntu
16. Irun 1902    19 puntu

 

  • Behobia    3 – 0    Urnieta    Regionala    Urnieta–Beti Ona    Lar, 17:00
  • Arrasate    6 – 0    Urnieta    Neskak    Urnieta       
  • Urnieta    7 – 1    Amaroz    Jubenila    Urnieta    [Denboraldia amaitu dute]
  • Ekintza    4 – 3    Urnieta    Kadete    Urnieta–Arrasate    Lar, 10:30
  • Dunboa    0 – 4    Urnieta    Infantila    Urnieta–Gure Txokoa    Lar, 12:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!