Andoaingo pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 9a, 19:47

Urnietarrek agur esan eta Andoainek asteburu honetan ekingo dio hainbeste poz eman dion Herri Arteko txapelketari. Aurreko urteetan lortutako emaitzei esker, lehen kanporaketak jokatzeaz libre egon dira andoaindarrak. Asteburu honetan joanekoa Elgoibarren jokatuko dute eta hurrengo asteburuan Arrate pilotalekuan izango da itzulikoa. Elgoibar taldeak Orio utzi du lehiatik kanpo. Ikusi behar aurten Andoaingo taldeak eskainiko duen maila. Arrate jendez beteko dute laster.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!