Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 9a, 19:46

Zumarragakoak izan zituzten berri ere aurrez aurre eta astebete lehenago lortutako emaitza berarekin amaitu dute urnietarrek. Hiru norgehiagoka jokatuta, bakarra irabazi zuten. Guztira, lau neurketa irabazi dituzte Zumarragakoek eta bi urnietarrek.
Beraz, txapelketatik kanpo geratu dira etxekoak.

ZUMARRAGA 10-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. KADETEAK. Norgehiagoka irabazi arren, azken emaitzarekin ez ziren oso gustura geratu. Tarte handiagoz irabazteko asmotan kantxaratu ziren, horrek jarraian jokatuko ziren gainerako bi partidei begira, aurkariekiko distantzia areagotzea esan nahi baitzuen.

ZUMARRAGA 22-5 URNIETA
MIKEL GARMENDIA-JON PAGOLA. JUBENILAK. Astebete lehenago jasotako emaitza errepikatu zen azken jardunaldian. Berriz ere, aurkariek Garmendiaren aurkako erasoaldian oinarritu zuten haien jokaldia. Atzelari urnietarrak eskuin eskua minduta izanda, ez zuen ezer egiterik izan. Pagola ondo defendatu zen, Garmendiarengana zihoazen pilotakada asko boleaz kendu zizkion. Baina aurkariek ez zieten tantoak egiteko aukerarik eman.

ZUMARRAGA 22-13 URNIETA
JON EZEIZA-UNAI LEGARRETA. HELDUAK. Jardunaldiko azken norgehiagoka izanik, Zumarragakoek nahikoa zuten bost puntu lortzea. Baina garaile bukatu zuten.

Urnietar zaletuen aldetik kexurik ere ez zen falta izan, epaileak hirutan
ez baitzuen ezer egin Zumarragako aurrelariaren pilotakadak marra jo zuenean.


ASTEBURUKO PARTIDAK
Trinketa, Seniorrak
Arriola-Karmele Urbistondo  
Redondo-Lujanbio
Donostia. Ost,9. 20:00

Eskuz binaka, Jubenilak
Pagola-Garmendia
Arzelus-Urteaga
Usurbil. Lar,10. 10:30

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta-Gazteleku 2
Urnieta. Lar,10. 16:00

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 2-Añorga 1
Urnieta 5-Euskal Giroa
Urnieta. Lar,10. 17:00

Alde Zaharra 1-Urnieta 4
Oiarpe 5-Urnieta 1
Loiola. Lar,10. 17:00

Eskuz banaka, Seniorrak
Garaialde-Zaldua
Loiola. Lar,10.
Infantilen partiden ostean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!