Biteriren mendeurreneko ospakizun nagusia, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 9a, 19:32

Maiatzaren 17an amaituko dira eskola publikoaren bultzatzaileari buruzko jardunaldiak. Eguerdiko 12:00etan Udaletxean ekintza instituzionala. 13:00eta Azkorteko eraikinean Pedro Biteri Arana oroituko duen plaka bat jarriko da. Ekitaldi honetan dantzariak eta bertsolariak bertan izango dira. 14:30etan bazkari herrikoa Oianume jatetxean. Gaueko 22:00etan rok kontzertua Saroben: Cohen eta Instep taldeekin, sarrera dohan izango da.  

Amaitzear da Pedro Biteriren omenez azken hilabeteetan burutu den ekintza sorta. Pasa den azaroan abiatu ziren jardunaldiak, hain zuzen, Azkorte-Biteri hezkuntza eraikina ireki zela ehun urte bete zirenean. Eta hasi bezala amaituko da orain. Maiatzaren 17an, Biteri hil zeneko mendeurrena betetzear denean, omenaldi saio batekin. Orain arte egin duten bezala, astebete barru izango diren ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatzen dute antolatzaileek.

BITERI
Jardunaldion eragileek helburu nagusia bete dela diote; “Biteri ezagutaraztea herrian”, adierazi du Egapeko Bigarren Hezkuntzako zuzendari Manu Mariasek. Herritarren eta baita ikasleen artean ere. Jada jakina da, bere garaian, Biteri eskola publikoen bultzatzailea izan zela, Azkorte izenez ezagutzen den hezkuntza eraikinarena tartean.
Bestelakoan, programatu diren hitzaldi, mahai inguru edota film emanaldiek ez dute herritar asko erakarri. Edozein kasutan, probetxuzkoak izan dira, bereziki ikasleentzat. Horrekin batera, hasieran uste baino zailagoa egin da jardunaldiak antolatzea, batez ere Mariasek gogoratzen duenez, “ez baita lan hauetarako erakunde finko bat egon”. Baina bai elkarte eta erakunde ezberdinen arteko elkarlana eta hori eskertu nahi dute.

BAZKARIRAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Ekitaldien artean, Oianumen bazkaria antolatu da eta jada izena eman daiteke.

Helduen menua: sarrerako plater hotz-beroak, arraina, haragia (txuleta), postrea, kafea eta edariak. Bazkari honen prezioa heldu bakoitzarentzat: 30 euro.

Seme-alaba txikiekin agertzen diren familientzat haur menua egongo da: makarroiak, oilaskoa eta postrea. Honen prezioa 10 euro izango delarik.

Bazkari honetan parte hartzeko nahietaezkoa honako kontu korrente batean bakoitzari dagokion diru sarrera egitea (ez ahaztu dirua sartzerakoan izen abizenak aipatzea):

KUTXA: 2101-0068-74-0011188711

EUSKADIKO KUTXA: 3035-0148-15-1481022284 

Informazio gehiagorako: 943 009 141 (Manu)

BITERI, MENDEURRENA OSPAKIZUN NAGUSIA
Maiatzak 17, larunbata

  • 12:00 Ekitaldi instituzionala, udalbatza aretoa.
  • 13:00 Biteriren omenezko oroigarria jartzea, Egaperen Biteri-Azkorte eraikina. Jarraian, omenaldi saioa ikasle eta ikasle ohien eskutik. Txalaparta, dantza, bertsoak…
  • 14:30 Lagunarteko bazkaria, Oianume jatetxea.
  • 22:00 Cohen eta Instep taldeak, Sarobe. Doan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!