Goizeko 09:30etatik 13:00etara arroako Fleming eskolan bilduko dira parte hartzaileak. Ekimenean parte hartzeko ordaindu beharreko kopurua 60 € izango da. Bigarren senidetik aurrera 30 €.Ordainketa aurrezki kutxetan egin beharko da eta Udalera ordainagiria ekarri.
Kontu zenbakiak ondorengoak dira:
- GIPUZKOAKO KUTXA: 2101 0072 78 0000068122
- EUSKADIKO KUTXA: 3035 0046 73 0460900005
Izena udaletxeko Euskara Zerbitzuan, 2. pisuan, maiatzaren 12tik 26ra (bi egunak barne) eman behar da, maiatzaren 23a ezik, bulegoa itxita egongo baita. Izena epe barruan eman beharko da. Epea amaitu ondoren ez da inor onartuko.
Informazio gehiago: Euskara Zerbitzuan edo 943 693 501 telefono zenbakian.
OHARRA: 2005ean jaiotakoentzat ekintzak aurrerago jakinaraziko dituzte antolatzaileek. "Hala ere jakin ezazue "Udan jolasean" ekintzetako egun, ordutegi eta kuota berdina izango dutela.