Begiraleak behar dira "Udan jolasean" ekimenerako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 8a, 18:40

"Udan jolasean" ekimenerako begiraleak behar direla jakinarazi du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Bete beharreko baldintzen artean: euskaraz ondo jakitea eta 18 urte izatea.

Izena emateko epea maiatzaren 12tik 22ra luzatuko da, Udaleko Euskara Zerbitzuan. Aukeraketa-froga maiatzaren 23an izango da.

Curriculuma aurkeztea beharrezkoa da.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!