Asteasu aurrera doa herri arteko pilota txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 7a, 11:55

Aretxabaletako taldearen aurka lehiatu ziren asteasuarrak eta garaipena lortu zuten bi partida irabaziz. Ataun izango du hurrungo aurkari Asteasuko taldeak, final zortzirenetan. Maiatzaren 11n Asteasun jokatuko dira joaneko partidak eta maiatzaren 18an, Ataunen, itzulerakoak. Amasa-Villabonako taldea ere aurkeztu da txapleketara, baina Berastegikoek kanporatu zituzten.

ASteasuko taldeak indartsu hasi du herri arteko txapelketa. Kadete mailako Ibon Iraola eta Xabier Urbietak 22 eta 8ko emaitzaz irabazi zuten. Jon Urbieta eta Julen Urruzola jubenilek 22 eta 1eko emaitza lortu zuten eta nagusien mailako Josu Iraola eta Aitor Txapartegik 14 eta 22ko emaitzaz galdu bazuten ere, Asteasuk aurrera egitea lortu zuen. 

Ataunen aurka jokatuko dituzte final zortzirenetako partidak maiatzaren 11n eta 18an.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!