Bihar iluntzean ohiko osoko bilkura izango da udaletxeko batzar aretoan. Besteak beste, EAJ-PNV, PSE-EE (PSOE) eta hautetsi independentistek mozioa aurkeztuko dute EAE-ANVko kideen aurrean. Azken asteetako gertaeren ildoari jarraituz, bihar jakingo da Villabonako Udalaren inguruan hartzen den erabakiaren berri.
Villabonako Ezker Abertzaleak kontzentraziorako deia egin du arratsaldeko 19:30etan Errebote plazan.