Literatura astea Pello Errotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 6a, 20:12

Duela lau urte jarri zuten martxan Pello Errota ikastetxeko Literatura Astea eta ikasleen erantzunak bultzata, urtero antolatzera animatu dira antolatzaileak.

Bi hilabetetan egindako lanaren fruitua plazaratzen da Literatur Astean. Liburuak irakurri eta aztertu egiten ditugu, eta idazleak etortzen dira. Idazlearekin harremana izatea harrigarria egiten zaie beraiei, asko gustatzen zaie. Irudimena lantzeko modua ematen die truke horrek. Gurasoen aurrean edota beste ikasleen artean emanaldiren bat ere eskaintzen dute eta horrek, gauzak bereziki prestatzera bultzatzen ditu haurrak. Aurtengoan, esaterako, poesia emanaldiak izan ditugu, baita antzezlanak ere”, argitu dute antolatzaileek.


Yolanda Arrieta, Fernando Morillo, Iñaki Zubeldia eta Yolanda Alzola idazleak izan dira aurtengo literatur astean. “Eskolako haurren gurasoek ere parte hartzen dute irakurketak eginez. Xabier Usabiaga urtero etortzen da eta Angel Alkain ere hurbiltzen da”.


Irakurketa
Irakurzaletasuna sustatzea da Literatura Astearen helburua. “Bikotekako irakurketa ere egiten dugu eta haurrei izugarri gustatzen zaie. Bost eta seigarren mailakoek, bi eta hiru urtekoei irakurtzen diete eta hirugarren eta laugarren mailakoek, lau eta bost urtekoei. Astebete lehenago haurrak binaka elkartu egiten dira elkar ezagutzeko eta Literatur Astean zehar, berriro elkartu, txoko batean eseri eta helduenek txikiei irakurtzen diete”, azaldu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!