Maiatza Saltsan aurrera

Urtero legez, abian dira Zizurkilgo Udaleko Kultura batzordeak antolatutako Maiatza Saltsan-eko ekintzak. Aurten, argi-ilunak izenburupean.

Maiatzak 10, larunbata: Ken Zazpi musika taldearen kontzertua, 22:00etan Intxaur pilotalekuan. Sarrera: 10 €. Aldez aurretik eros daitezke sarrerak Aurrera Plazako Udal bulegoetan (943 692 495).

Maiatzak 11, igandea: Herri Urrats izango da Senperen. Udalak festara joateko gonbidapena luzatzen du.

Maiatzak 12-16: "Krisi ahaztuak. Bizitza ezikusiak", Mugarik Gabeko Medikuek antolaturiko argazki erakusketa Atxulondo Kultura Etxean. Maiatzaren 19tik 23ra erakusketa bera Iriarte Kultura Etxean egongo da ikusgai.

Maiatzak 14, asteazkena: Zizurkilgo haur bertsolarien emanaldia, 18:00etan Atxulondo Kultura Etxean.

Maiatzak 15, osteguna: San Isidro egunaren baitan, meza 11:00tan, aizkolari eta harrijasotzaileak 12:00etan eta bazkaria Plazaetxeberri jatetxean trikitilari eta bertsolariekin.

Maiatzak 16, ostirala: Pedro Mari Otaño atzo eta gaur, bertso emanaldi musikatua 18:30etan Atxulondo Kultura Etxean, Otaño ikastetxeak 25. urteurrenean antolatutako ekintza. 

Maiatzak 18, igandea: Zizurkilgo X. Biatloia. Hiuru modalitate 7 urtetik aurrera. Parte hartzaile guztien artean opariak eta goxokiak banatuko dira. Izen-ematea maiatzaren 16an amaituko da Aurrera Plazako Udal bulegoetan.

Maiatzak 19-30: El Saklvadorreko Segundo Montes komunitatearen inguruko argazki erakusketa. Inaugurazioa maiatzaren 19an, 19:30etan. Zizurkil eta Segundo Montes herrien anaitasunaren eta etorkizuneko ekimenen berri emango da.

Maiatzak 21 eta 28: Zinea euskaraz, "Malabar Printzesa" 11:00tan eta "Lagundu! Arraina naiz" 11:30etan, Villabonako Gurea zineman.

Maiatzak 23, ostirala: Begi kolpea: Teodoro Hernandorenaren biografia izenburuko liburuaren aurkezpena 19:30etan Atxulondo Kultur Etxean. Bertan izango da liburuaren egile Xabier Lasa andoaindarra.

Maiatzak 24, larunbata: Loatzo musika eskolako dultzaina ikasleen kalejira, 11:30etatik aurrera.

Maiatzak 28, asteazkena: Harpa kontzertua, Oihane Igerabide eta Juan Kruz Igerabideren eskutik, 15:15etan Otaño ikastetxean. 25. urteurrenaren ekintzen artean.

Maiatzak 30, ostirala: Mikel Markezen kontzertua, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. 20:00etan Atxulondo Kultur Etxean. Sarera: 5 €. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!