DBHO-n ikasketak euskaraz burutzeko kanpaina aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 6a, 16:52

Erdi eta goi mailako zikloei eta batxilergo modalitate ezberdinei lotutako kanpaina da gaur Astigarragan aurkeztu dutena. Aipatu heziketa eskaintza horretan D eredua bultzatzea helburu duen ekimena hain zuzen.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta ondorengo ikasketak euskaraz egitea sustatzeko kanpaina aurkeztu dute Buruntzaldeko Udaletako euskara batzordeek. DBH-n ikasketak euskaraz burutu arren, ez baitago zeharo bermatua hizkuntza berean ikasten jarraitzeko aukera. Horretan ari dira, hezkuntza eskaintza eta lan mundua euskalduntzea bultzatzen. Prentsaurrean gogoratu dutenez, euskara plana abian jarri duten hamaika enpresa daude. Buruntzaldeko ikastetxeetako ikasketa aukeren berri ematen duen triptikoa kaleratu dute, matrikulazio garaia iritsi baita. Batxilergoetako aurrematrikulazio-epea maiatzaren 9an itxiko da. Zikloetakoa ekainaren 2tik 13ra izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!