Azkorteko erromeria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 2a, 18:14

Gaur larunbata, maiatzak 3, hego haize beroarekin urnietarrak izan dute beren festa eta bihar igandea, maiatzak 4 Lasarte-Oriakoek izango dira Azkorteko erromeria ospatuko dutenak. Bertara ezin denez kotxerik eraman, autobusak hainbat bidaia egin ditu goizeko 09:30 etatik aurrera taxi geltokitik abiatuta, eta eguerdian Azkortetik herrira jeisteko. Igandean lasartearrek izango dute autobus zerbitzu berdina goizeko 09:00etatik aurrera, Zaharren Etxetik abiatuta. Hona hemen iganderako egitaraua:

Gaur maitzak 3, hego-haize beroak lagundurik, urnietarren jaia ospatu da Azkorteko baseliza eta inguruetan.

Goizean bolo-txapelketa izan da herriko bolatokian Santa Kruz elkarteak antolatuta.

11:00tan, Meza nagusia izanda Azkorteko baselizan,bertan urteroko ohiturari jarraituz elorria bedeinkatu da. Ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izan da elizondoan bertan.

Hamabiak aldera, Zabale eta Larrañagaren trikitixak alaituta harrijasotzaileen emanaldia hasi da. Bertan izan dira Joseba Ostolaza eta Urtzi Telleria. Baina eguneko nobedadea hamabi urte dituen Beñat Telleria izan. Hau, 52 kilolo harri zilindroarekin haritu da lanean.

 

Bertan izan dira, baita ere, beren bertsoekin jaia alaitzen, Anjel Larrañaga eta Joxe Agirre bertsolariak. Ordubiak aldera Azkorteko jaia amaitu da eta orain Oianume jatetxean jarraitzen du, bertsolari eta trikitilariak alitutako bazkari herrikoi batekin.

 

Igandea, maiatzak 4:

11:00: Meza nagusia.

12:30: Aimar Irigoien eta Urtzi Telleriak harrijasotzen eta Mugertza anaiak aizkoran egingo dute erakustaldi bat.

13:15: Andoni Otamendi eta Patxi Etxeberria bertsolarien emanaldia.

Goiz osoan zehar Amalur Trikitixa eta Pandero eskolako trikitilariek girotuko dute erromeria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!