Giro ona krosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 2a, 12:26

David Martin alde handiarekin nabarmendu zen Andoaingo krosean. Atzean taldetxoan iritsi ziren Joseba Jauregi, Jon Iturralde, Imanol Molinero eta Hassan Ait Chaou hurrenez hurren. Ibilbide osoan zehar giro polita sortu zen ikusleen eta partaideen artean. Kirol jarduerez beteriko goiza izan zen, haur krosa, arrantza saioa eta txirrindularitza probak ondoren antolatu baitziren.

SailkapenaArgazkiak 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!