Mendiko bizikletarekin irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 1a, 19:21

Hernaniko Zikuñagako Ama zikloturista taldeko Mendiko Bizikleta sailak antolatuta datorren igandean (maiatzak 4) irteera bat egingo da Hernanitik abiatuta, Saratzain, Besabi eta Urnietan barrena. Guztira 25 kilometroko bidea egingo dute, 500 metroko desnibelekoa. Parte hartu nahi dutenek igandean goizeko 09:00etan Zinkoenean azaldu beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!