Urnietako pilotariak herri arteko txapelketatik kanporatuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 1a, 18:40

Atzo arratsalde-gauean Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu ziren esku pilotako Gipuzkoako herri arteko txapelketaren lehen kanporaketako itzulerako partidak. Joanekoan Urnietarrek jokoan ziren hiru partidetatik bakarra irabazi zuten eta atzokakoan gauza berdina gertatu ondoren urnietarrak txapelketa honetatik kanporatuta gelditu dira. Honakoak izan ziren atzoko emaitzak:

Kadete maila:

Zumarraga 10 - Urnieta(Xabier Kalegain - Unai Arozena) 22

Jubenil maila:

Zumarraga 22 - Urnieta(Jon Pagola - Mikel Garmendia) 5

Afizionatuen maila:

Zumarraga 22 - Urnieta(Jon Ezeiza - Unai Legarreta) 13

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!