LEIZARAN 22–34 UROLA
JUBENIIL MUTILAK. Joko oso mantsoa egin zuen hasieran eta gainera, ez zuten atezainaren aurrean jaurtiketak sartzen asmatu. Zumarragako mutilak hasieratik izan ziren aurretik, honela emaitza garbia lortu zuten euren alde, gure mutilek horren aurka errekurtso gutxi erakutsi zituztelarik.
ZARAUTZ 15–28 L.PEGAMO
JUBENIL NESKAK. Hasieran gogotsu aritu ziren gureak, baina, atsedenaldiko emaitza 6-12 zen, hau da, gol gutxi sartu zituzten. Bigarren zatian, ordea, hobeto jokatu zuten eta kontraeraso batzuk eginez golen aldea handitu zuten, emaitza politarekin amaituz.
EREINTZA 22–23 LEIZARAN
SENIOR NESKAK. Lehenengo zatia oso berdindua egon zen eta Andoaindarrek ez zuten argi ikusten defentsarako jokoa. Bigarren zatian ordea, lehenengo minutuetan bateko diferentzia lortu eta geroztik aurretik joan ziren partidu osoan. Argi eta garbi zuten defentsarako eta atakerako jokoa.
LEIZARAN ERNIO 24
IRUNGO GAZTIAK 21
Kopa. Finalera iristeko pauso garrantzitsua eman zuten Leizarangoek Irungo Gaztiaki irabazita, maiatzeko bigarren asteburuan jokatuko den azken partidan, berdinketa bat lortuz finalerako sailkatuak izango dira. Partida nahiko txarto hasi zuten eta 2-9 galtzen hasi ziren andoaindarrak. Atsedenaldirako ordea, hiru goletara hurbildu eta jarraipenean berehalaxe lortu zuten aurretik jartzea, amaiera arte abantaila txikia mantenduz.
AIALA-ZARAUTZ B 15
LEIZARAN PEGAMO 28
Kopa. Larunbat goizean jokatu zuten Andoaingo jubenil neskek zarauztarren aurka. Hasieran gogotsu aritu ziren gureak eta atsedenaldiko emaitza 6-12 zen. Bigarren zatian hobeto jokatu zuten eta kontraeraso batzuk eginez aldea handitu zuten, emaitza politarekin amaituz.
UROLA 24
LEIZARAN KADETEAK 24
Gipuzkoa txapelketa. Lehenengo minututik gogor hasi ziren, baina ez zuten errenta argirik hartu Urola talde biziaren aurka, atsedenaldira 11-10 joan zirelarik. Bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu eta azkenean 24-24 bukatu zen partida. Merezimendu osoko zazpigarren postua lortu dute Leizarango mutilek aurtengo ligan.